Guardianek bost milioi euro inbertituko ditu autoetako beirak egiteko

jokin sagarzazu
2020ko urriaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arabako Guardian Automotive enpresak bots milioi euroko inbertsioa iragarri du Laudion duen lantegirako. Autoetarako beirak ekoizten dituzte han, eta instalazioak berritu nahi ditu enpresak. Komunikabideetara bidalitako ohar batean azaldu duenez, Aiaraldeko plantaren produkzio sistema «optimizatu» nahi du, «eraginkorragoa» izan dadin, eta produktuaren kalitatea hobetzeko. Konpainiak ez du argitu inbertsio horrek lantaldean eraginik izango ote duen. Egun, 200 behargin inguruk egiten dute lan Laudion. Azpimarratu duenez, autoentzat beiretan espezializatu nahi du lantegi hori. Horri begira, zuzendaritzak hainbat erabaki hartu ditu azken urteetan: otsailean, autoen haizetakoak ekoizteari utzi zion; 2017an, ispiluen produkzioa eten zuen; eta 2012an, inpresioetarako labea itxi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.