Litvinenko auzian bezala, Erresuma Batuko justiziak Errusiarekin lotzen du Sergei Skripal espioi errusiar ohiaren pozoitzea ere. Auzi horretan hirugarren auzipetu bat dela jakinarazi zuten atzo. Denis Sergeev espioi errusiarra akusatu du Erresuma Batuak, Skripal eta haren alaba Julia pozoitzen ahalegintzeagatik, 2018ko martxoan, Ingalaterra hegoaldeko Salisbury hirian. Novitxok substantziarekin intoxikatu zituzten, baina onik irten ziren.
Sergeevekin batera, beste bi susmagarri daude auzipetuta Skripal aita-alaben hilketa saiakerarengatik: Aleksandr Mixkin eta Anatoli Txepiga errusiarrak. Ikerketak Errusiako GRU zerbitzu sekretu militarrekin lotzen ditu hirurak. Akusazioarenarabera, elkarrekin jardun zuten antzeko operazioetan aurretik ere, Bulgarian eta Txekian.
Fiskaltzak ez du Sergeeven estradizioa eskatuko, Errusiako Konstituzioak ez duelako baimentzen halakorik.
Hirugarren susmagarri bat 'Skripal auzian'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu