Mercedesen inbertsioa bermatzeko, dialogoari eutsiko dio Jaurlaritzak

Jaurlaritzako eta Mercedeseko arduradunen arteko bilera, atzo, Stuttgarten. IREKIA.
Julen Otaegi Leonet.
2022ko uztailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Erabaki dugu elkarrizketarako eta lankidetzarako bide horri eustea, konpainiarentzat eta gure herriarentzat positiboa den inbertsio hori sustatzeko». Iñiko Urkullu lehendakariak atzo eginiko adierazpenak dira, Stuttgarten (Alemania) Mercedes-Benzeko zuzendaritzarekin elkartu ostean. Multinazionalak 1.200 milioi euro inbertitu nahi ditu Gasteizko lantegian, auto elektrikoak ekoizteko bidea emango lukeena.

Hala, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek industriari zein autogintzari «bulkada»bat emateko asmoa erakutsi zieten Stuttgartekoei, «euskal ekonomiarentzat oinarrizkoak direlako». Aurrera begira, «dialogoa» mantentzea adostu zuten bi aldeek, etorkizuneko proiektuak eta inbertsioak bermatze aldera. Lehendakariaz gain, Arantxa Tapia Ekonomia Garapenerako sailburua eta Emilio Titos Mercedesen Gasteizko fabrikako zuzendaria ere izan ziren bileran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.