Irudia. Kanbo

Brebeta euskaraz egiteko eskatu dute

BOB EDME.
2019ko uztailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Elkarretaratzeak egin zituzten atzo Seaskako ikasle, irakasle eta gurasoek, Brebetako azterketa euskaraz egin ahal izateko eskubidea aldarrikatzeko. 1990eko hamarkadan, euskaraz egitea lortu zuten, baina orain dela bi urteko erreformak zientzietako azterketa gehitu zuen, eta ez diete uzten hori euskaraz egiten. Iaz, euskarazko kopiak bahitu, eta zuzentzaile erdaldunek zuzendu zituzten. Horregatik, Donibane Lohizuneko akademia ikuskaritzaren aurrean bilduko dira bihar gurasoak, 09:00etan, Brebetako azterketen zuzenketa zaintzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.