Petrolio ekoizpena murriztea adostu nahi dute ekoizleek

2020ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
LPEEeko kideek karteletik kanpo aritzen diren beste petrolio ekoizleekin bilera luze batean aritu dira ekoizpena murrizteko akordio baten bila. COVID-19tik salbu jarri nahi dute petrolioaren prezioa, azken hilabeteetan izugarri jaitsi baita upela. Eskariaren ia herena galdu da, eta 2002tik ikusi ez den salneurrian dago petrolioa, iaz baino %70 merkeago. Ez da hain erraza, ordea, txertoa aurkitzea izurritearen ondorioek eragin duten eskariaren jaitsierak eta pilatutako stock-aren ondorioz sortu den prezioen gainbeherari eusteko. Errusia prest azaldu da egunero hamar milioi upel merkatutik erretiratzeko, baina AEBei ere ahalegina eskatzen die, baita Iranek berak ere. Saudi Arabiak gidatzen duen kartelak kosta ahala kosta gutxitu nahi du ekoizpena. Akordiorik ez bada, denek galduko dute, baitaAEBek ere, ekoizpena ia erdira murrizteko beharrean egon baitaitezke laster. Washington ez zegoen atzoko bileran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.