Irudia. Lopida
Ibilgailu elektrikoentzako karga ultralasterra iritsi da
Repsol konpainiak Lopidan (Araba) zabaldu du Euskal Herriko lehen gunea ibilgailu elektrikoentzako karga ultralasterreko teknologiarekin. Auto elektrikoek sei minutuan kargatu ahal izango dituzte bateriak gune horretan. Zortzi euroren truke, auto horiek 150 eta 200 kilometro arteko autonomia eskuratuko dute, sei eta hamar minutu arteko kargari esker. Guneak hartu dituen lau hornidura zutoinek 700 KWko potentzia eskaintzen diete erabiltzaileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu