Nazioarteko olerkien jaialdi garrantzitsu bilakatu da Gasteizko Poetak Maiatzean jaialdia. Hein handi batean, Elisa Rueda (Markina Xemein, Bizkaia, 1959) poeta eta jaialdiko zuzendariari esker izan da hori, urte osoa ematen baitu hori prestatzen. Hain zuzen, Urrezko Zeledon izendatuko dute horregatik.
Urrezko Zeledon izendatua izatea poesiari aitortza egitea da?
Zalantza barik. Gauza asko lortuditugu poesiari esker Gasteizen eta Araba osoan. Nork pentsa zezakeen poesia lurralde osoan hedatuko zela? Batu egin gaitu. Poetak Maiatzean goi mailako jaialdia da, baina xumea ere bada, gurea delako. Agian horregatik egin didate aitortza, poesia indartzen lagundu dudalako.
Espero zenuen noizbait aitortza egitea?
Ez nekien ezer. Gogoan dut ile apaindegian nengoela, Emily Dickinson bezala, bere poemak errezitatzeko. Deitu zidatenean, zerbaitetan laguntzeko deitzen zidatela esan zidaten, eta litekeena zela sari banaketan poema bat errezitatzea. Gero, berriro deitu nien autoan nengoela, eta, sentitzen nuen emozioaren ondorioz, autoarekin galdu egin nintzen.
Gasteizko jaiak diraberezienak?
Munduko jairik politenak dira, ez bakarrik niretzat: kalea bihurtzen da etxe. Ekitaldi ezberdinak daude, eta asko gozatzen dut. Amona naiz orain, eta beste modu baten gozatzen ikasi dut.
Badu tokirik olerkiak?
Gasteizko jaietan eta edonon. Oroitzen naiz Gasteizko jaietako suzirien espektakuluen inguruko olerki bat idatzi nuela behin. Izugarri gustatzen zaizkit, eta saiatzen naiz egunero joaten. Sentitu nuena idatzi nuen. Amaieran irakurriko dizut.
Nolakoa da zure poesia?
Nik normalean ez dut errima erabiltzen, umeentzat idazten dudanean soilik. Dantzatzeko poesia da jaietakoa. Hori ere gustatzen zait.
Parranda girokoa, akaso?
Lehen baino gutxiago. Goiza familiarekin pasatzen dut, eta arratsaldea eta gaua, lagunekin. Hori bai, kalean gozatzen saiatzen naiz.
Poeta izateaz gain, aktorea eta irakaslea ere bazara. Zer sentitzen zara gehienbat?
Guztiak eta gehiago. Ezin dut esan bat bakarra: guztia naiz, eta behar dut. Halere, poesia beti daukat presente; ez da desagertzen.
Poetak Maiatzean nazioarteko jaialdi bat bihurtu da. Ederra da poesia, baina nekeza izango da poesia jaialdi bat antolatzea.
Oso nekeza. Dagoeneko hasi naiz datorren urtekoa antolatzen. Kanarietatiketorri naiz orain, baina ez naiz soilik oporretan egon, lanean aritu naiz; jaialdirako gauzak lotzen. Alerta nago leku batera noan bakoitzean. Jaialdi askotara gonbidatzen naute, eta kontaktuak egiten saiatzen naiz bertaratzen naizen bakoitzean. Zer dagoen jakin behar da, gauza berriak bilatu, saretu...
Beraz, pentsatzen dut Kanarietako poetak izango direla datorren urteko jaialdian.
Duela bi urte hasi ziren etortzen, izugarri gustatzen baitzaie jaialdia. Gainera, proposamen berri bat egin didate hurrengo jaialdirako.
Zein den aurreratzerik bai?
Istorio bat dago atzean. Ignacio Aldekoa Gasteizko idazlea Graciosa irlara joan zen La Graciosa liburua idazteko. Oso estimatua da irlan; adibidez, haren izena jarri zioten hango ikastetxe bati. Haren inguruko irakurketa bat egitea proposatu didate, eta eskertzen da proposamena. Dena planifikatu behar da. Jaialdiak hilabete irauten duen arren, urte osoko lana dago atzean. Bide berriak irekitzen ditugu poesiari esker.
Bukatzeko, agindutako poema hori errezitatzea besterik ez da geratzen.
[Zenbat denbora liburua ireki, eta Su artifizialak olerkia errezitatzen hasi da]
Su artifizialen artean leherketari leherketa, kolore bati beste kolore bat, Hala gainjartzen zaizkit nire beldur guztiak/ Eztandek barrunbean eragiten didate argiek gauean irudiak urratzen dituzten bitartean/ Artifizioa itzaltzen denean, taupadaka hasten da une gelditua. Azken burrunbaren gainean isiltasun zelataria lauhazkan dabil.
ATZEKOZ AURRERA. Elisa Rueda. Idazle eta poeta
«Poesia da beti presente daukadana»
Poesiak ere zirrikituak aurkitzen ditu Gasteizko jaietan presente egoteko. Su festak esaterako, inspirazio iturri dira Ruedarentzat. Poesia ekarri du hirira, eta horregatik saritu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu