Irudia, dantza, performancea eta artea batzen direnean, hau da, «mugimendua zeinu bihurtzen denean», artistak zerbait berezia transmititu nahi dio publikoari. Hain zuzen ere, azaldu duenez, hori lortzeko helburuarekin osatu du Ion Munduate Irungo (Gipuzkoa) sortzaileak Cuerpos por un momento erakusketa. Gasteizko Artium museoko Testuinguru bilduma batetik abiatuta deituriko erakusketa programaren barruan dago, eta martxoaren 5era arte bisitatu ahalko da.
Lucía con Zeta izeneko pieza da erakusketako obra nagusia. Artistak 1998. urtean sortu zituen bideo batzuen bilduma da, eta bi pertsonak mugimendu ezberdinak koreografiatzen dituzte. Prozesu, performance edo bideo bakoitza marraztuz hasten zen. Marraztutako lehen izakiak, Persone (inor ez) izenekoak, oinez ibiltzen ikasten zuen. Munduatek azaldu duenez, «mugimenduari trabak non eta nola jarri» definitu zuen lan horretan.
Ikusleek marrazkiak dituzten koaderno batzuk har ditzakete erakusketan. Halere, «marrazkiek ez daukate marrazki moduan balio bat». Munduatek nabarmendu duenez, «momentuaren, denboraren eta subjektuen arteko harremana zein den jakitea da marrazkien helburua». Finean, ikuslea limurtzea daukate helburu: «Haiek ere dantza egin dezaten gonbidatzea».
Erakusketan ikus daitezkeen beste bideo batzuk dira Caja roja (1998)eta Traduciendo Locus, Cuaderno 1 (2016) lanak. Munduatek azpimarratu duenez,«obraren aurreko egoera nabarmendu nahi izatea» da haren lanen helburua.
Gorputzaren mugimendua zeinu moduan aurkeztearen artea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu