Berta Caceresen heriotzak oihartzun handia izan zuen mundu zabalean, eta, heriotzaren urtemugaren harira, justizia eskatzeko hainbat egitasmo antolatu dira nazioartean. Euskal Herrian ere gogoan izango dute Caceres. Ekologistak Martxan-ek Bertarekin Elkartasuna Ekimena plataforma eratu du egia, justia eta erreparazioa aldarrikatzeko.
Bilbon bi egitasmo antolatu ditu taldeak. Herriek Erresistentzian. Berta Vive, el COPINH sigue izeneko hitzaldia antolatu dute gaur, 19:00etan Ekoetxean, Pilota kalean. Salva Zuñigarekin, Berta Caceresen semearekin, bideokonferentziaz arituko dira, eta dokumental labur bat ere emango dute. Astelehenean, berriz, hilaren 6an, elkarretaratze bat egingo dute, 19:30ean, Plaza Biribilean.
Euskal Herrian ere gogoan izango dute Berta Caceres
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu