Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroak agindu du aurten bertan zuzenduko dituela PPren azken lan erreformak. Are gehiago, ziurtatu du urrunago joango dela eta «lan merkatuan benetako iraultza bat» egingo duela. Enpleguaren prekaritatea «sistema zaharkitua» dela adierazi du Diazek, eta beharginen behin-behinekotasuna txikitzeko neurriak hitzeman ditu: «Enplegu egonkorra izango da arau orokorra, eta salbuespena, berriz, behin-behinekotasuna eta kaleratzeak».
Xede horrekin, hiru kontratu mota bakarrik utzi nahi ditu Espainiako Gobernuak: mugagabeak, aldi baterakoak (aldi baterako jarduerei lotutakoak) eta praktika kontratuak. Hauek izango dira erreformaren beste zutabeak: ABEE aldi baterako erregulazioen araudi egonkor bat sortzea eta behin-behineko kontratuak mugagabe egiteko sariak mugatzea.
Gazteen aldeko neurriak ere agindu ditu Diazek, haiek pairatzen dutelako gehien prekaritatea: «Garaia iritsi da sakrifizioekin eta min handiarekin lapurtu zaiena eskubide gisa berreskuratzeko».
Diazek agindu du aurten «zuzenduko» dutela PPren lan erreforma
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu