PSA-FCA BATUKETA

2019ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
PSA
Enpresa. Peugeot familiak 1896. urtean sortu zuen auto adarra. 1976an erosi zuen Citroen, eta 2017an, berriz, Opel-Vauxhall. 27 lantegi eta 180.000 langile inguru ditu.
Indarguneak. Opel biziberritu du, eta indartsu dabil Europan. Teknologia elektrikoa garatu du.
Ahulguneak. Ez dago AEBetan, eta larri dabil Txinan.
Markak. Peugeot, Citroen, Opel , Vauxhall, DS.

FCA
Enpresa. Giovanni Agnellik 1899an sortu zuen Fiat. 2009an, Chrysler taldea bereganatu zuen. 198.500 langile ditu.
Indarguneak. Ipar Amerikan indartsu dago, moda betean dauden SUV arrakastatsuak ditu, eta luxuzko merkatuan dago.
Ahulguneak. Oso berandu doa auto elektrikoetan. Italiako fabrikak erdizka ditu, pattal dabil Europan, eta ez du presentziarik Asian.
Markak. Fiat, Alfa Romeo, Lancia, Maserati, Jeep, Chrysler, Dodge, Ram.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.