Irudia. Gasteiz

Euskaltegietan, «malgutasuna» oinarri

JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
2020ko irailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Malgutasuna: euskara ikasteko aukera ezberdinak. Hori izango da ikasturte honetan euskaltegietako ikasleei egingo dieten eskaintza, atzo Gasteizen egindako aurkezpenean nabarmendu zutenez. Hain zuzen, euskara ikasteko «formula» hautatzeko aukera izango dute, eta, horretarako, EAEko erakundeek eta euskaltegiek kanpaina bat egingo dute, Euskara ikasteko zure formula lelopean. Guztira, lau aukera egongo dira euskara eskolak hartzeko: aurrez aurrekoa, jardun bikoa, autoikaskuntza eta bideokonferentzia bidezkoa. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuak jakinarazi du matrikulan jarritako dirua itzuli egingo dietela B2 mailako edo beheragoko ikasleei, %75eko asistentzia bermatuta eta azterketa gaindituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.