GAKOAK

2019ko urriaren 16a
00:00
Entzun
1. Enplegua. Matrikulazioen beherakadaren ondorioz lanik gabe geratuko diren beharginentzat lanpostua bermatzeko plan zehatza nahi dute sindikatuek. Patronalak hori betetzeko konpromisoa hartu zuen azken proposamenean.

2. Soldaten parekatzea. Bigarren Hezkuntzako irakasleen soldatak parekatzeko eskatu dute sindikatuek. Patronalak eskaria betetzeko konpromisoa hartu du, baina ez du zehaztu nola egingo duen.

3. Erosahalmena. Hitzarmena berritu gabe egon den hamar urteetan galdutako erosahalmena berreskuratu nahi dute langileek. Sindikatuak prest daude KPI gehi %3ko igoerarekin akordioa ixteko. Patronalak puntu bateko igoera proposatu du orain arte.

4. Lan karga. Eskolak prestatzeko ordu osagarriak aitortzeko eta urtean osoan ikastetxetik kanpo 70 lanordu aitortzeko eskatzen dute sindikatuek. Patronalak 40 ordu onartzeko konpromisoa zehaztu zuen azken proposamenean.

5. Lanbide Heziketa. Lanbide Heziketan jarduten duten beharginen lanaldia erregulatzea. Patronalak 32 orduko lan astea proposatu zuen.

6. Arlo feminizatuak. Hezkuntza bereziko eta Haur Hezkuntzako lehen zikloko langileen lanaldia erregularizatzeko eskatu dute sindikatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.