EGUNGO EGOERA

2020ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Behatokiaren asmoetako bat da «informazio eguneratua» ematea motibazio politikoko presoei ezartzen dieten espetxe politikaren inguruan. Hauek dira plazaratu duten lehenengo txosteneko datu batzuk.

Preso kopurua

241 preso. Gaur egun, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko 232 preso daude, beste sei AEMren ingurukoan, eta Langraiz bidea hartutako hiru. EPPK-ko presoei dagokienez, 198 Espainiako kartzeletan daude, eta 34 Frantziakoetan. 201 gizonak dira, eta 31 emakumeak.

Urruntzea

114 preso, urruneneko espetxeetan. Espainiako kartzeletan dauden EPPK-ko presoetatik gehienak, 114 orotara, Euskal Herritik 520 eta 1.100 kilometro arteko espetxeetan daude. Beste 81 preso 200 eta 600 kilometro arteko kartzeletan daude.

Lehen gradua

154 preso. Oraindik ere, 154 preso atxikitzen dituzte lehen graduan. Dena dela, kartzela araudiko 100.2 artikuluaren aplikazioa dela eta, horietatik 39 «zentzuzko epe batean» bigarren gradura pasatzea espero dute Foro Sozialekoek.

Bigarren eta hirugarren graduak

44 preso. 37 preso bigarren graduan daude, eta beste hiru kalean daude espetxeratze arindua ezarri izanaren ondorioz. Hirugarren graduan, berriz, lau preso daude. Horietako bati espetxeratze arindua ezarri diote.

Irteera baimenak

Bederatzi preso. Orotara, bederatzi presori onartu dizkiete irteera baimenak, baina horietatik hiruk ez dute hartzerik izan pandemiaren ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.