26. eguna bete du gose greban Patxi Ruiz euskal presoak Murtziako (Espainia) presondegian. Aurretik 12 egun egin zituen gose eta egarri greban. AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak jakinarazi du erizaindegiko moduluan jarraitzen duela bakartuta. Mobilizazioak eginen dituzte gaur, besteak beste, Donostian, Iruñean eta Basauriko (Bizkaia) presondegiaren aitzinean. Halaber, AEMk jakinarazi du hainbat preso Ruizi elkartasunez protestan ari direla.
Bestalde, atzo askatu zuten Xabin Usandizaga euskal presoa, 23 urtez presondegian egon ondoren. 1997ko uztailaren 3an atxilotu zuten Usandizaga, ETAk bahitu zuen Jose Antonio Ortega Lara presondegiko funtzionarioa libre uzteko polizia operazioan. Ordutik preso egon da oñatiarra. 60 urterekin atera da.
Patxi Ruizek 26. eguna bete du gose greban
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu