Beñat Gaztelumendi Arandia

«Sentsazioa dut ariketa guztietan utzi nuela zerbait»

IÑIGO URIZ / FOKU.
Andoni Imaz
2022ko abenduaren 20a
00:00
Entzun

Finalaren ondorengo egunek aurrekoek baino lan gehixeago ematen diote Beñat Gaztelumendiri (Donostia, 1987). «Pasatutakoan zerbait lehertzen da, barruan azaleratu gabe ezkutatuta egoten dena». Orain arteko finalak «zurrunbilo bat bezala» bizi izan ditu, bertsolaritzaren barruan duten esanahiarengatik, eta halatsu gertatu zen herenegun ere. «Oraindik ez dut berrikusi, eta sentsazioekin ari naiz, analizatzeko denborarik hartu gabe; nik ere nahi dut horrelaxe bizi, bere horretan utzi pausatzen».

 

Pozik dago. Batetik, Iruñean aritu zirelako: «Iruñeari zor genion horrelako egun bat». Bestetik, taldearengatik: «Komentatu izan da argazkia zer inportantea zen, baina, horretatik aparte, asmatu genuen elkar babesten eta elkarrekin egiten». Eta, azkenik, gustura geratu zelako egindako lanarekin, orain bost urteko final «grisaren» kontrastean: «Sentsazioa eduki nuen ariketa guztietan utzi nuela gustura gelditzeko moduko zerbait. Irristadatxoren bat ere bai, gorabeheratsu aritu nintzelako, baina uste dut gorako gehiago izan nituela beherakoak baino».

Zazpigarren egin zuen 2017an; seigarren aurten. «Aurrekoan, lan handia eginda joan nintzen teknikoki, errima eta joskera aldetik... Baina jarreran edo kokapenean hutsune bat neukan, eta justu hori lantzen aritu naiz ordutik». Iruñean, gorputzaldi onarekin aritu zen, «sortzeko» jarrerarekin: «Iniziatiba nik hartuz, zain egon gabe, eta bertsokideak zerbait proposatzen zidanean ere horretara moldatzeko eta jolas baten moduan bizitzeko prest».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.