COVID-19aren ondorioz eta aurrez ere euskal presoei ezarritako salbuespenezko legedia amaitzeko eskatu zuten atzo Etxerat-ek eta Sarek Donostian egindako agerraldian. Euskal preso guztiak Euskal Herrira ekartzea, larriki gaixo daudenak eta 65 urtetik gorakoak askatzea, bisitak berreskuratzea eta gradu progresioa ahalbidetuz baldintzak betetzen dituzten presoak etxera ekartzea galdegin zuten.
Salatu dutenez, Beatriz Etxeberria presoaren 2 urteko alabak ezin izan ditu gurasoak ikusi konfinamenduan; Julen Atxurraren buruko isuria ere salatu dute; baita gose greban dagoen Patxi Ruizen egoera ere.
Ruizek 16 egun bete ditu gose greban, eta AEMk salatu duenez, berrogeialdian sartu dute ekainaren 9ra arte eta ezin izango du abokatuen bisitarik izan, ezta bideo bidezko deirik egin ere. AEMk «nazio mobilizazio eguna» egingo du datorren larunbatean.
Etxerat-ek eta Sarek «urgentziaz» ekiteko eskatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu