Ikaragarria da zenbat jendek (beharbada ez nik eta ez zuk, baina bai bozkatzeko eskubidea duten beste askok) sentitzen duen elkartasun itsua, beraiez elkartasun mendrena ere sentitzeko gauza ez diren pribilegiatuekiko. Ondare handien jabeentzat planteatu duten zergen kontura ikusten ari gara. Gertutik ere ordaindu beharko ez luketen askori galdetu, eta kontra agertuko zaizkizu, eskandalizatuta, nola ordainaraziko zaien. Hedabideek ongi bideratzen dute hori, deus ekoizten ez duten errentista bizkarroiek zerga berriekin galduko luketena bere plusbalioa saltzen duenaren pare jarrita. Ez dakit zergatik errazago identifikatzen garen gurekin nekez identifika daitekeenarekin. Erregei eta erreginei buruzko hainbeste film eta hainbeste telesailetan hunkitu gara handikien atsekabeekin. Aberatsek ere egiten dute-eta negar.
Espainiako markesa gazte bat (socialité baten eta ardogile baten alaba) engainatu omen du bere senarra izatekoak. Elkartasun eta sinpatia erakustaldi mordoxka jaso ditu ezker eta eskuin, egunero gertatzen den zerbait ez balitz bezala, Mexikon izatekoa den kongresu ultrakatoliko batean hizlari izan beharko ez balu bezala, non gero eta jende gutxiago sartzen den familia eredu bakarra aldarrikatuko baitute.
JIRA
Tamarak ere negar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu