Angel Erro.
JIRA

Zerbait gertatzen

2021eko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Garai batean inork auzian jarri gabe zirudiena arrakalekin hasi da. Atzerriko salbuespena zirudiena uste baino gertuago gertatzen hasi denean zer egin, zer esan gabe gelditu gara. Gero eta eraso homofobo gehiago gertatzen hasi dira, hitzez eta ekintzez. Hitzez, Donostiako lau gaztetxo horien kasuan bezala. Ikusi dituzue? Ez da beldurgarri aintzat hartuta zenbat urte dituzten? Homosexualak (izen-abizendunak) jipoitu eta hiltzeaz ari dira, jolasa balitz bezala. Eta ekintzez ere bai, Galizian gertatu erailketa, eta beste toki askotan ere.

Bai, zerbait aldatzen ari da. Eraso homofoboak besterik gabeko erasotzat pasarazi nahi izatea ere seinale bat da. Garai batean krimen pasionaltzat pasarazi nahi zituzten bezala erailketa matxistak. Halako oilartze bat dago, atzerrian ere. Ikusi duzue Tblisikoa? Atzean gehienetan bandera nazional bat, ortzadarrekoari eraso egiteko desenkusa.

Astia dugu hausnartzeko gizarte moduan zer egin dugun gaizki atzerakada hain nabarmena izateko? Feminismoaren zati bat LGTBIren borroka arrotz sentitzen hasi da. Nondik dator Samuel Luizen heriotzaren kasuan zio homofobo posibleak kosta ahala kosta ukatu nahi izatea? Jolas berria hasi da eta gutxika argitzen doa zer dagoen jokoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.