Kontu pertsonala izatea desenkusa eskasa da politikari baten ahoan, ustezko delitu bat tartean dela. Whatsapp talde batean hala bota dut eta lagunen erdiak kexu agertu dira aurkari politiko eta mediatikoak ML nola erabiltzen ari diren koalizioa zurratzeko. Harrigarriki, iritzi hori ez da taldean espekulazioetan aritzeko eragozpen ez trabarik. Teoria zein baino zein irudimentsuagoak eta besteen morboarekiko kexak gurutzatzen dira mezu pribatuetan.
Bitxia zait jendea axola ez zaion gauzetan ez sartzeko aldarria eta dena azken detaileraino jakin nahi izatea nola egiten duten bateragarri. Bat saiatuko da enteratzen lagun baten lagun baten lagunari galdetuta. Bitartean, jokabide estrainioaren atzean zer dagoen asmatu nahian entretenitzen gara. Batek xantaia kasua irudikatzen du. Beste batek ludopatia. Hirugarren batek banaketa arazotsua. Laugarren batek tranpa jarri diotela uste du, ez du argi nork, gertukoak ala aurkari politikoak; izan ere, bere ustez, lehendakaritzarako hautagai indartsua izan zitekeen. Bosgarrenak inoiz ez du parte onekotzat jo.
Nire ustez, (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astean bertan atera izana ezin da kasualitatea izan. Talentu berriak generoan sartzera xaxatzeko kanpaina da.
JIRA
Harrobia dago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu