Angel Erro.
JIRA

Lodien txistea

2023ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Lagunartean gimnasioen modaz ari garela, bota du batek: «Nire etsaiei gantza bidaltzeko baino ez noa ni gimnasiora». Beste batek kargu hartu dio: «Lodifobia da hori». Zehazki ez da horrela izan. Twitterren gertatu da, bi ezezagunen artean. Zehazkiago, iruzkinari jende askok erantzun dio lodifobikotzat salatuta. Iruzkina ere ez zen, txistea baizik, telesaio batekoa, iraingarritzat jota norbaitek sare sozialetara igoa.

Jarraian, eztabaida luze bezain aspergarria piztu da umorearen mugei buruz-edo. Horregatik nahiago dut pentsatu nire bi lagunen arteko elkarrizketa dela gimnasiora, sasoiko egotera ez, baizik eta besteak lodiago egon daitezela joaten deneko hura eta ondorengo kargu hartzearena. Atzemangarriagoa da mundua lagunartearen mikrokosmosean.

Hortik begiratuta, denok susma dezakegu lodifobiarena esan duenak argala edo are oso argala izateko aukera asko dituela. Eta, aizue, ongi dago hori ere: kontzientzia, elkartasuna, nork sufritzen ez dituen arazoekiko sentiberatasuna, salbuespenik gabe aplikatzen dituen arau etiko batzuk ere bai agian.

Taldeko lodiari zeharka begira ere botako zuen, zeina orain errudun sentitzen den, hasieran grazia egina ziolako sareko txisteak edo, barkatu, beste lagunaren ateraldiak.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.