Angel Erro.
JIRA

Zer da kultura?

2020ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Aski zabaldu den kontzeptua da kulturarena. Aspaldian ez da bakarka liburu baten baitan murgiltzea soilik, hura idatziz edo hura irakurriz. Izan ere, hori ez da burura datorkigun lehen irudia ere. Kulturak komunitatea eskatzen du, eta partekatutako ondare minimo bat, denon artean emendatzeko xedea. Batzuetan, zabaltzearen zabaltzez, kulturaren zerizana lausotuegia gelditzeko puntuan dago. Kultur sailek gastronomia sartu dute inoiz, turismoarekin ere nahastearen ondorioz. Entretenimendu guztia kultura ote den ere planteatuta ikusi dut egunotan. Industria eta kultura hitzak elkarrekin ikustea ez da arraroa. Kontraesankorra dirudi, baina liburugintzak bietatik du, dudarik ez. Antzezlan bat idatzi edo hura taularatzen duten aktoreak bakarrik dira kulturgileak? Txarteldegikoa edo aretozaina ez? Haiei ere afektatuko die koronabirusak ekarriko duen antzokietara ezin joatearen debeku luzeak. Hasieran entzun genuen itxialdia zein ongi etorriko zitzaien sortzaileei, beren baitan bildu eta, adibidez, idazteko. Kulturaren adiera murritz eta murriztailea da hori. Sortzea telelanean egin daiteke. Sortutakoa konpartitzea (kulturaren adiera zabal eta zabaltzailea), ez.

Sortzetik bizi ahal izatea ere bada kultura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.