Angel Erro.
JIRA

Patria

2020ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Fernando Aranburuk eta biok ezustea hartu dugu Patria eleberriaren telebistarako egokitzapenaren promozio kartelarekin sortu den kalapitarekin. Aranburuk atzo HBOk plazaratu duen irudiarekin ados ez dagoela esan arren (gaztelaniaz «El cartel de Patria es un desacierto, una estrategia de marketing que no comparto»), aurreko egunean konpartitu zuen sare sozialetan: Madrilgo Gran Viako eraikin oso bat estaltzen duen telesailaren afixa bat. Egia da ez zuela testu laudagarririk gehitu («Madrid, hoy, ahora» arriskugabea baizik). Guztia aitortzera, ni ez naiz hainbeste ere harritu. Edo, hobeki esan, ohiko harridurak harrapatu nau batzuen espantuak ikustean. Gehiegizko erreakzio horiek gero izaten dira zentroa eskuinerantz lekualdatzen dutenak, Patria bezalako produktu manikeoak orekaren eredutzat pasaraziz. Ohiko harridura paradoxikoa ere eragin didate kartelak eragin dituen haserrealdi salatariek: bi egoeren justaposizioak ez du zertan haien arteko berdinketa ekarri. Ana Beltranek, halere, afixa kentzeko exigitu dio HBOri biktima eta borreroak berdintzen dituelako. Ikuslearen esku dago ETAk hildakoaren eta poliziak torturatutakoaren arteko harreman sintaktiko mota zehaztea. Salatzen dugunak (eta noiz) salatzen gaitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.