Angel Erro.
JIRA

Txapoteren errima

2023ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Lehen lerrora itzuli da Txapote izena, oraingoan ez egin dituenengatik, baizik eta errima batengatik. Eskuinaren elkarretaratzeetatik parlamentu autonomiko baten tribunara igo da «que te vote Txapote» lelo errimaduna, zeinarekin Pedro Sanchez Espainiako presidente eta laster PSOEren hautagaiari legealdi honetan izan duen eta hurrengoan izan dezakeen aliantza politikagatik kargu hartzen baitzaio, horrek botoak kentzen ahal diolakoan, jakina.

Biktimen erabilera hori, zeharkako erabilera berez, gaitzetsi du (ez da lehen aldia) nork eta Consuelo Ordoñez Covite elkartearen buruak, zeinaren anaia Donostiako zinegotzia zenaren hilketan parte hartzeagatik kondenatuta baitago Txapote deitzen dioten Xabier Garcia Gaztelu, nahiz eta, horretarako, anaiaren alderdikideen kontra gogor jo behar izan duen, terrorismoa banalizatzearen akusazioa, esaterako, erabilita.

Nik beti miretsiko dut printzipioz zure gertukoenak izan daitezkeenak estu hartzeko eta gaizki eginak aurpegiratzeko ausardia, ez baita hain ohikoa. Seguruenik ez du loturarik, baina bertsolaritzaren datu basean bilatu eta, errima erraza badu ere, ez dut Txapote (edo aukeran Garcia Gaztelu) darabilen bertsorik topatu.Galindo, bai, dozena erdi bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.