Angel Erro.
JIRA

Beharrezkorrak

2022ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Sinetsita nago bizitzea egokitu zaizkigun garaiotan ezkorra izatea dela aukerarik onena, zuhurrena, beharbada bakarra. Atzerakada orokorraren erdian (eskubideetan eta azturetan atzera egiten ari da, oro har, mundua) jarrera baikorrak gertatzen dira benetan antzuak eta geldiarazleak, ez besteak. Ramon Saizarbitoriak Martutene bere eleberriaren irakurraldi publikoaren aurkezpenean bota duen «euskararen eta euskal literaturaren erronkei buruzko 11 minutuko konpendioa» (Iñigo Astizen hitzetan) ezkortasun argitsuaren adibide gailentzat jo dut haren berri izan dudanetik. Ezinen nituzke Saizarbitoriak berak baino doiago hemen bildu gure ajeak: euskara nortasun eraikitzailetik hizkuntz instituzional-vehicular-protokolariozkorako jauzia, goraka doan batasunaren kontrako neojatorrismoa, diglosiaren onarpen norberekoia, euskararen background beltza, gogoetaren objektu izatetik aitzakia sinbolikoa izatera pasatzeak dakarren hutsaltze arriskua...

Irakurri eta segituan pentsatu dut hauek direla gehienbat premiazko ditugun pentsalari ezkorrak. Eskarmentuaren eta jardunaren talaiatik bide osoaren ikuspegi zabala dutenak. Hauek ditugu ezkor beharrezkoak edo, neologismoa onartzen bazait, hauek ditugu beharrezkorrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.