Angel Erro.
JIRA

Irri

2023ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Urte berriarekin burua guztiz erreseteatzen ez duenak gogoratuko du Toni Canto ia-edozer-ohiak nola egin zion barre Hisao Ishii irakasle japoniarrari, egindako elkarrizketa batean esan baitzuen japoniar askok oso ongi egiten zutela euskaraz. Haien interesa bakarrik dantza flamenkora mugatu beharko balitz bezala.

Jarraian mundu guztiak irri egin zion, ohi denez, Toni Cantori. Baina aurrekoan Espainiako Gobernuak eraldaketa digitalerako Nueva Economia de la Lengua izeneko europar proiektuan bideratu beharreko 1.100 milioi euroak nola banatuko dituen ikusita, jarrera ez da hain ezberdina. Haietako bi baino ez dira euskarara bideratuko, osokoaren %0,18. Irri egiteko beste modu bat da. Euskara XXI. mendeko hizkuntza dela pentsatzeari irri. Puntako teknologia edo adimen artifiziala euskaraz mintzo daitekeen pretentsioari irri. Gauza horietako, hizkuntza serioak daude.

Baina guk ere egiten diogu geure buruari irri. Euskal telebistak euskal ikusleari, euskarazko programazioan (erdarazkoarekin konparatuta) zer eskaintzen digun ikustea besterik ez dago. Anjel Lertxundik orain hilabete pare bat gogoratzen zuen erdarazko 139 film eta euskarazko film bat ere ez zuela eman euskal telebistak maiatzetik irailera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.