Angel Erro.
JIRA

Traizioa

2020ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Antza, aurtengo hitz modakoa traizioa izanen da, moda guztiak bezala iraganetik, iaztik, etorri eta barra-barra erabilita ikusiko dugulako nonahi. Aste honetan bertan Javier Esparzak erabili du: EAJ eta PSOEren arteko (inbestidurarako) ituna Nafarroari eta Espainiari eginiko traizioa omen da; esaldian Guardia Zibila Nafarroatik kanporatzeko saldukeria ere sartu du.

Hitz potoloa da traizioa, zer esanik ez aberriari egiten bazaio. Orduan «goi» traizioa da eta zigor handiak dakartza. Gerraren hiztegia dakar akordura. Ez alferrik. Agintetik kanpo, eskuinak gerraren mehatxua duen tonuaz zipriztintzen du diskurtsoa. Hizkuntza bera muturrera eramanda. Ikusi dugu lehenago (horregatik diot kasu egiteko aurten traizio hitzaren erabilerari, ondorioak ekarriko baititu). Iritzi-emaileren bat hasiko zen Kataluniako erreferendumaren ingurukoei kolpistak deitzen; hasieran ahozko berokeriatzat hartutakoa mamitzen joan zen, halako Golem geldiezina bihurtu arte, Europako mehatxua mehatxu, auzitegietara akusazio moduan iritsi arte. Are lehenago, gauza bera terrorista hitzarekin, zeina, denborarekin, Andaluziako txotxongilolari batzuei aplikatzeraino luzatuta ikusi baikenuen eta zeinari etekin zabala ateratzen baitiote oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.