Orain gutxi Espainiako Kongresuan Trans Legea delakoa tramitatu eta onartu bitartean egon diren eztabaidek nahasi naute, eta, jakinaren gainean egon arren, ezustean harrapatu. Oraindik zaila zait feminismoaren barruan sortutako mugimendu trans-baztertzailea badenik sinestea, baina egon badago, eta eskuineko trans-baztertzaile matxistekin bat egiten duela are sinestezinagoa zitzaidan arren, horretara ere ohitzen hasi naiz. Gustu txarreko bromak dauden bezala, gustu txarreko konbergentziak ere badaude, zer pentsa eman beharko lioketenak haietan parte hartzen dutenei.
Emakume transexualek (zeren beti ahaztu ohi baitira gizon transexualez) bere pribilegioei uko egin nahiko lieketela, zertarako eta emakumeen eskubideak ahultzeko, ez da batzuek uste bezain argudio sendoa. Gizarteak txokoratuta eta zapalduta bizi diren horiek beste inor zapaltzera edo txokoratzera datozela esatea laidotik gertu dago (inteligentziarako laidotik). Batez ere, atzo bezala, 24an Getxoko zubitik gertu itota eta gorputzari halterofilia pisuak lotuta aurkitu duten pertsona emakume transexual bat zela jakin dugunean.
Haien emakumetasuna auzian paratzen dutenek noiz ikusiko dute ahulenen kontra ari direla? Eta horrek badu izen bat.
JIRA
Ahulenen kontra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu