Paperak badu, irakurzale gehienek diotenez, xarma berezi bat. Liburuak pilatzeak edo liburu denda batean galtzeak oraindik sortzen diote hainbati atseginbideren bat. Garai batean iragarritako ordezkapena ez da gertatu. Xarma eta atseginbide horiengatik, edo e-book-en ekoizpen kostua puztua dela sentitzen duelako erabiltzaileak.
Paperarekiko xarma hori ez du diruak gorde. Gero eta arruntagoa da inon txartelaz ordaintzea, diru elektronikoaz. Onlineko salmentetan, jakina, ez dago besterik. Inoiz gertatu zait dendariaren ustea lotsaz gezurtatu behar izatea billete bat ateratzearekin batera. Iritsiko da eguna dendetan xehea itzultzekorik izanen ez dutena edo are cash-ik onartuko ez dutena.
Honakoa ez da arrangura. Horra goaz. Diruak kiratsa duelako esaldi hori disimulatuagoa da hura ikusi eta ukitzen ez dugun modu honetan. Gastatzen ari garela ahaztea nori komeni zaion gehien, horrek ez du inporta. Esan bezala, hara goaz. Ez pentsa nik ez darabildanik txartela. Baina ongi jakinda, hura eskuan, ni ere banaizela produktua. 50 euroko billete bat hondatzen doa erabiltzearen erabiltzeaz, balioari eutsita.50 euroko transakzio baten zati bat bankuak atxikitzen du, berriz, eta transakzioz transakzio 50 euroez da jabetzen.

JIRA
50 euro
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu