Segurtasun enpresen harrobia
ETAren aurka aritutako polizia ezagun batzuek ere aurkitu zuten lana enpresa pribatuetan, segurtasun alorrekoetan, bereziki. Antonio Gonzalez Pacheco Billy el Niño frankismo garaiko torturatzailea, adibidez, Renault auto enpresako segurtasun arduradun izan zen hainbat urtez. Ardura berbera izan zuen sektore eta herrialde bereko Peugeoten Julio Hierro Moset komisarioak. Hierro Moset bi aldiz zigortu zuten torturengatik, eta Mareyren bahiketagatik. Manuel Ballesteros komisarioa, berriz, Aproser segurtasun arloko elkarteko zuzendari-kudeatzailea izan zen 1998tik 2003ra. Hainbat tortura salaketa leporatu zizkioten Ballesterosi eta Hendayais tabernako atentatuarekin lotu zuten. Manuel de la Pascua Paso zerbitzu sekretutako arduradun izandakoa eta denbora askoan Frantzian ibilitakoa Banco de Bilbaoko Segurtasun arduradun izan zen urte luzez eta BBVAn hartu zuen erretiroa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu