Prezioak. BERRIAren saskia

Gorabehera handirik ez eguneroko saskian

2020ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Eguneroko saskian ere ikusi da 2019. urtea inflazio txikikoa izan dela. Aurten ere, BERRIAk oinarrizko 35 produkturen saskia osatu du, eta Ipar zein Hego Euskal Herrian zer bilakaera izan duten aztertu du. Bidasoa ibaiaren alde batean zein bestean dagoen —Oiartzunen (Gipuzkoa), eta Donibane Lohizunen (Lapurdi)— kate handi baten hipermerkatuen Internet zerbitzuak erabili ditu prezioak konparatzeko. Ariketa ez da inondik ere zientifikoa, unean uneko eskaintzek prezioak desitxuratzen dituztelako; gainera, produktu batzuk ez dira berdin-berdinak urte batetik bestera edo alde batean zein bestean. Baina ondorioa nahiko garbia da: oso gorabehera txikiak izan dira prezioetan.

Are gehiago, Oiartzungo saltokian zortzi produktuk ez dute prezioa aldatu: whiskia, jogurta, sagardoa, kafea, kondoiak, tanpoiak, arroza eta esnea. Beste hamar produktu merkatu egin dira, haien artean freskagarriak, garagardoak, eta oliba olioa. Bakailaoa ere nabarmen merkeagoa ageri da BERRIAren saskian, baina Donibane Lohizunekoan salgai dagoen antzeko produktu batera egokitzeko aldatu izanaren ondorio da. Bakailaoaren desitxuraketa hori gabe, ez legoke alderik 2019ko eta 2020ko urtarrileko saskien artean.

Ipar Euskal Herriko saskia 40 euro garestiagoa da, eta gutxiago merkatu da. Kasu horretan ere bakailaoaren eragina ageri da; hura gabe, ordea, sei produktu baizik ez dira merkatu: letxuga, esnea, ogia, arroza, kafea, ontziak garbitzekoa, eta, batez ere, oilaskoa. Gehien garestitu diren produktuen artean daude whiskia eta txekor haragia; gainontzekoen prezioazentimo gutxi batzuk igo da.

Oro har, merkeagoa da erosketak Oiartzunen egitea Donibane Lohizunen baino. Alde handia dago okelan, nahiz eta oraingo alderaketan oilasko oso bat merkeagoa izan Lapurdin Gipuzkoan baino. Prezio berdintsuko produktuen artean daude arrautzak, espagetiak, eta fruta. Osasun higieneari lotutako produktuak merkeagoak dira Iparraldean Hegoaldean baino, eta hori gertatzen da jogurtetan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.