«Aberatsek eta kapitalak ordaindu behar dute krisia»

2020ko ekainaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Langile eta herri sektoreen interesak erdigunean jartzeko garaia da», eta pertsonak eta komunitateak babestea lehenetsi behar da, merkatuaren interesen gainetik: hala uste dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna osatzen dute sindikatuek eta gizarte eragileek. Mobilizazioak antolatu dituzte ekainaren 19rako. Atzo, horri begira egindako manifestua aurkeztu zuten, eta bat egin dutenen izen zerrenda ezagutarazi. Mobilizazioaren zehaztasunak hurrengo astean emango dituzte. Manifestuak lau eskaera nagusi ditu: eskubide guztiak guztiontzat; lana(k) berrantolatzea; babes sozialerako sistema indartzea, osasunaren eta zerbitzu publikoen bidez; eta krisia kapitalak eta aberatsek ordain dezatela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.