'Langraiz bidean' sartzeko eskatu die Lozak EPPK-koei

2018ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Jesus Loza Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak EPPK-ko kideei eskatu die Langraiz bidean sartzeko, «gizarteratzeko bide argia» delakoan. «Bere garaian bide hori hartu zuten pertsona guztiak gaur askatasun erregimenetan daude», esan du Lozak Bilbon, prentsaurreko batean. «Presoek bide horri ekitea falta da. Gobernua asko poztuko litzateke, eta Grande Marlaska Barne ministroaren konpromisoa da norabide horretan lan egitea, gerturatzeak eta bigarren gradurako aldaketak ahal den neurrian azkartuta». Espetxe onurak izateko «autokritika» egin behar dela azpimarratu du berriro.

Lozak esan du onartu egin behar dela Europako Giza Eskubideen Auzitegiak zigorrak ez zenbatzeaz emandako epaia, zalantzan jarri gabe, haren arabera batzuek jarri duten bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.