Igarrizen gradu aldaketaren inguruan, zuhur

2018ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Agerraldia egin baino ordu batzuk lehenago jakin da Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak bigarren gradua eman diola Marta Igarriz presoari, estreinako aldiz presoak gradu aldaketa lortzeko helegiteak aurkezten hasi zirenetik. Foro Sozial Iraunkorra, Etxerat eta Sare zuhur agertu dira albistearen aurrean, eta, positiboki hartu badute ere, gogora ekarri dute Espetxe Zuzendaritzako arduradunek eta epaileek dozenaka helegite dituztela mahai gainean, eta «egunero» ari direla antzeko eskaerak atzera botatzen.

Edozein modutan, Azkarragak dei berezia egin die epaileei. «Askotan, arlo politikoari egiten diogu deia, baina arlo judizialak ere badu zeresana», esan du, eta gogorarazi du epaileen esku daudela presoen bizimoduari eragiten dieten hainbat erabaki .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.