Onintza Enbeita
BIRA

Aralar

2018ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Aralar txikitzen ari dira. Pistak ez dira hain gauza sinplea zeuden bideak bider hiru edo lau metroko errepide bihurtzen direnean. Baserritar askori estutuko zaie urdaila egiten ari direnari begira, baina instituzioek eman egin dituzte baimenak. Sindikatu batzuek abeltzantza erabili dute aitzakiatzat txikizio defendaezin hau defendatzeko, eta alderdi politikoak pisten alde, kontra baina epel edo isilik agertu dira. Zein min ematen duen isiltasunak!

Aralar ez da inorena eta guztiona da. Eta gauza logikoa da ganaduak han bazkatzea. Neure buruari baino lehentasun handiagoa ematen diet animaliei mendiaz ari garenean. Kontua da zenbat abelburu, zenbat ardi edo zenbat patari kabitzen diren Aralarren, Oizen, Urbasan zein beste edonon.

Ezin baitira bereizi antolatzen ari zaizkigun abeltzantza eredu industrializatua eta ingurumenarekin gertatzen ari dena. Hamar behik ez dizue dirurik emango esan ziguten: jarri itzazu berrehun buru eta guk diru laguntzak emango dizkizugu. Eta orain diru laguntza gabe ezin iraun dabiltza abeltzain batzuk, eta abeltzantza behar lukeena ia desagertuta dago, eta mendiak behar adina bazkarik ez duenez, janaria garraiatu behar da haraino. Susmoa daukat nekazaritzaren biziraupena baino, izadiaren galbidea bultzatzen ari ez ote garen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.