Onintza Enbeita
BIRA

Castro

2020ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Egin dezagun bizitza normala. Gauzak lekutik ateratzen ari gara. Langileak lanera bueltatu zirenetik egun asko pasatu dira, eta oraindik bizirik gaude. Ez dugu ikusi nahi EAJk zenbat egiten duen kurrelen alde. Garraio publikoa ez da segurua oraindik; beraz, goazen bakoitza geure autoan beharrera. Ez dakigu ERTEetan dauden langileak lanera itzuliko diren edo ez, baina poztu egin behar dugu: kontsumorako aukerak handitu egin dira. Ez ahaztu, ordea, on line eros dezakezula nahi duzuna, nahi duzunean. Banatzaileak lanean daude: guk behar ez ditugun gauzak erosteko eskubidea daukagu. Ekoizleei erostea ez da gure osasunaren aldeko hautua: hori erromantikoen kontua da. Baserritarrek gure errukia baino ez dute merezi; izan ere, behar duguna badaukagu supermerkatuan. Kirolari profesionalei testak egitea normala da, gure eredu dira. Ez duguna egingo da EHUk bideratutako testak milaka laguni egin. Zertarako?

Betikoak ei gara beti kontra gaudenak: ez dugu hauteskundeak egin ditzaten nahi, kontra egotearren bakarrik. Eurak, ordea, gauzak ondo egiten ari dira. Eta munduak ulertzen ez dituenean ere ez dira galduko: beti geldituko zaie Castro. Ez, ez: bizar zuriarekin diskurtso infinituak eskaintzen zituen hori ez. Haientzat Castro beste bat da: Urdiales.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.