Onintza Enbeita
BIRA

Maitaleak

2020ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Hitz egin dugu umeez, zaharrez, tabernariez, kirolariez, sortzaileez… baina pandemia honetan ere, ahaztu egin gara maitaleez. Bai,larrua jotzeko ezkutatu egin behar dutenez. Martxotik ekainera elkartzeko aukerarik gabe gelditu ziren, kasurik onenetan. Kasurik txarrenetan, ostera, maite ez zuten norbaitekin etxeratu zituzten maite zuten hura laztantzeko aukerarik gabe. Ez, ez esan bizitzan ezin dugula guztia eduki. Hori esaiozue hiru milioi euro kobratu arren milioi bat gehiagogatik taldea aldatzen duen futbolariari. Maitasunean eta sexuan, izan dezakegula esaten digutena baino gehiago izan dezakegu; guk hala desio badugu, jakina. Eta badago jendea izan beharko lukeen hori baino gehiago izatera ausartu dena. Orain, baina, ezin dute maitalearekin kafe bat hartu, ezin diote bazkari batean elkarri begiratu, ezin dute debekua miazkatu, ezin dute alboko herriko hotelera joan. Ez zait justua iruditzen.

Gure osasuna zaintzeko hartu diren neurriak familia nuklearrarentzat eginak dira. Desioa eta pasioa ezin dira arautu, ordea. Eta bai, badakit dekretu batean ezin dela dena kabitu, baina gizartea gidatu nahi dutenek edo jendeari eragingo dion edozein erabaki hartzen dutenek, normatibitateaz harantzago ikusten asmatuko balute, mesede ederra egingo ligukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.