Munduko edozein hizkuntzak behar ditu urteko egun guztiakirauteko. Munduko edozein hizkuntzak behar du bizitzako esparru guztietan leku bat hizkuntza izaten jarraitzeko. Gurea horretan ere berezia da, antza: egun bakarrarekin nahikoa du bizirik eusteko. Ez hori bakarrik: umeekin edo txakurrekin hitz egitea nahikoa da iraun dezan. Bai, nik ere barre egingo nuke gure jarrera negargarria ez balitz. Kontatu didate badirela gaztelania baino entzuten ez den irakasle gelak. Lagun batek esan zidanez, munduko egoerarik surrealistena iruditu zitzaion euskara egunean ikasleekin zer egin erabakitzeko gaztelaniaz ari ziren lankideei azalpenak euskaraz ematen hasi beharra. Gure administrazio publikoko langileen ehuneko handi batek ez du gogorik euskarazko arreta eskaintzeko. Eta ez duela gogorik diot, ze gogoa eta borondatea izan balituzte, aspaldi lortuko zuten «egun on, zerbaitetan lagun zaitzaket?», gutxienez euskaraz esatea. Euskarazko telebista publikoa berriz, euskaldunen erreferentziazko telebista izatetik urruti dago.
Gaur, baina, euskararen eguna da, eta instituzioak gauzak antolatzen edo antolaketa bultzatzen ari dira. Politikoki zuzena izateak eskatzen duena egingo dute gaur, eta bihar, beti bezain gutxi arduratuko gaitu gure hizkuntzaren etorkizunak.
BIRA
Euskara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu