Onintza Enbeita
BIRA

Aberastasuna

2021eko azaroaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gure lana horri lotuta dagoelako kezkatzen gaitu gaiak, baina bakarrak garela dirudi. Lanetik kanpo ez da askotan erabiltzen dugun gai bat. Hizkuntzaren kalitatea, galdu dugun lexikoa, ikasleei euskaraz egin dezaten eskatzeko ditugun konplexuak... Euskararen burgestasunaz eztabaidan ari garen bitartean, hainbat lanbide zaharri lotutako hizkuntz baliabideak pikutara doaz. Baserrian bertan, urrunago joan gabe, lexiko handia galdu da. Garai batean animaliekin konparatzen ziren pertsonak metaforak egiteko edo haien jokabidea azaltzeko. Egun, inork ez du halakorik egiten: badaude gaztelaniazko mila forma esan nahi dugun hori esateko. Edo ez da zuzenean esan nahi duguna, baina balio digu gauza sinpleak esplikatzeko.

Nik ez dut uste euskara burgesa denik. Bueno, berez ez dut uste burgesiarena bakarrik den hizkuntzarik dagoenik. Are gutxiago sinisten dut hizkuntza txikitu eta gutxiagotu bat burgesiak erabili egingo duenik. Ordea, hizkuntzen aberastasunean sinisten dut eta hori gramatikan, lexikoan, erabileran… datza. Eta antzuak diren mila eztabaidan ari garen bitartean gure hizkuntza pobretzen doa. Pobretzen doa ez dugulako erabiltzen, eta ez dugulako erabili nahi. Eta nola ez dugun erabili nahi, aitzakia guztiak dira onak haren kontra jotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.