andoni egana
HITZ ETZANAK

Baloia

2020ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Argentinarren arteko esaera zaharra omen da guztiok askotan entzun izan dugun hori. Bi tonto-tuntun klase da munduan: liburuak uzten dituztenak eta itzultzeko ohitura dutenak.

Jorge Valdanori entzun nion behin argentinar futbolariez ari zela. Kalean ikasitakoak zirela zioen, propio futbolerako egokitu gabeko zelai eta orubeetan. Han, ume mordo bat jolasean eta baloi bakarra. Eta noizean behin baloia nahi umeak, noski. Baloira iristen ez denak eskatu egin behar izaten dio taldekideari. Eta munduko beste leku askotan ez bezala eskatzen dute baloia haur argentinarrek: «Dame» esan ordez «tomá». Alegia, «eman» eskatu ordez, «tori». Ez dutena eskaintzen dute, eskaeraren baitan baitoa itzultzearen promesa. Baloia eman behar dizunak jakin behar du itzultzeko prest zaudela, bere onerako dela zuri baloia pasatzea. Ez da filosofia txarra bizimodurako ere.

Gurean, onar dezagun harreman hitza baino beteagorik nekez aurkituko dugula. Baina hartzen duenak ez du beti ematen. Bada esamolde bat atzendu samarra daukaguna, eskaini eta eskaini, eskueran jarri ia eta azkenean ematen ez duenari egokitzen dioguna: tori eta tati egitea. Makina bat haur argentinarrek egingo du. Eta hutsa haurrek eta argentinarrek soilik egingo balute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.