Nik ez nuen ezagutzen Samuel, baina barruak irauli dizkit haren hilketak. Ez dut ulertzen nola hitz egin dezaketen zenbait komunikabidek heriotzaz; heriotza naturala bailitzan. Ez dut ulertzen zergatik ez duten hilketa hitza erabiltzen, baldin badakigu ostiaka hil zutela. Ez dut ulertzen zergatik idatzi duen espainiar ezagun batek sare sozialetan ez litzatekeela Samuelen orientazio sexualaz hitz egin behar. Ez ditut ulertzen arrazoia eman diotenak. Jipoitzen zaituen pertsonak esaten duena garrantzitsua da. Hiltzen ari zaizkizun bitartean esaten dizutenak asko aldatu dezake hilketaren motiboa. Izan ere, kolpeka ari zaizunak marikoia errepikatzen badizu behin eta berriro, homofobo zikin bat delako da. Homofobo zikin hiltzailea kasu honetan. Gorroto delitua beherapenetan bezala aplikatzen dutenek ikusiko ote dute hilketa honetan bai badagoela gorrotoa?
Basaurin mutil gazte bat jipoitu zuten gaya izateagatik. Donostian bideo bat grabatu dute lau tipok marikoiak jipoitu eta hil egin behar direla esaten. Galizian mutil gazte bat hil egin dute homosexuala izateagatik. Ez dira ekintza sakabanatuak: heteropatriarkatua da. Adierazpen askatasunaren izenean onartzen ditugun diskurtso faxistek eta homofoboek ondorio hauek dituzte.
BIRA
Homofobia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu