andoni egana
HITZ ETZANAK

Hanka-motzak

2019ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Aspalditxo izan nuen ezagutzeko zoria, eta gizon atsegina da, kontu-kontari aritzeko aparta, bertsozale amorratua eta bertsotan ere berak aitortu baino gehixeago egiten duena. Duela hirurogeita bost urte iritsi zen Euskal Herrira Albaceteko Lezuza jaioterritik. Zortzi urte zituen Pacok. Familiak Ataungo Aiara jo zuen lehenik, eta handik urte gutxira Lazkaora.

Iritsi berritan Aian bertsolariak entzun zituen lehen aldi hartan bertsomindu omen zen. Mutiko erneak ikasi zuen euskaraz; trebatu zen bertsotan. Eta egin zuen lekutxo bat garai hartako bertsoen munduan. Francisco Tejados izaki, Iñaki Linazasorok gaijartzaile lanak egin zituen batean Patxi Teilatu izendatu zuen. Berak batere eragin gabeko polemikaren batean ere katigatu zuten. Aurrezki Kutxa baten egutegian azaldu zen Nací en Cáceres y soy euskaldun goiburupean. Gipuzkoan bizi zen hainbat cacerestar mindu egin zen. Albaceten jaioa zen Patxi, ez Cáceresen. Gainera, eurek ez omen zuten nortasuna eta izena aldatu beharrik edo gaztelaniari uko egin beharrik hona lanera etorri arren...

Egunotan hedabideetan azaldu da Manu Bendala bertsolaria. Sevillan jaio eta hazia. Euskalduna. (Ere bai, behintzat). Zorte on Aramaioko saioan. Eta ongietorriak entzutera datozen senideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.