Onintza Enbeita
BIRA

Tipo apartak

2019ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Tipo apartak behar ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Hala behar baditu, has dadila bila: nik uste dut izan badirela. Ez akaso milaka, baina banaka batzuk bai. Ordea, mundua ez dabil tipo aparten bila. Bide batez: kontua ez da zuhur jokatzea gure bizitzan tipo apartak kokatzeko. Mezu horrek eta antzerako beste batzuek gure teilatuan iltzatzen dute kulpa, enegarrenez. Tipo aparta bilatu izan bazenu, ez zenuen txerri nazkagarri hau aguantatu beharko. Bai, esango didazue kanpainaren mezuak ez duela horra jo nahi, baina nik erantzungo dizuet halako kanpainekin halako mezuak sozializatzen direla. Ez baita aparta izan behar parean duzuna jipoitzea gaizki dagoela jakiteko.

Utzi egin behar diogu neska ausartak eta gizon apartak eraikitzeari. Emakume libreak behar ditu munduak, eta gizon libreak ere bai. Patriarkatuak guri bezainbeste min egin diezaieke gizonei, baina eurek aztertu beharko dute zertan diren libre eta zertan ez. Bitartean, bestelako mezuak zabaldu behar genizkieke: uzteko neskak bakean, gizon osoa izateko ez dela egunero larrutarako gogorik izan behar, marika izatea kategoria politiko garrantzitsua dela, gizontasun hegemonikotik aparte gizonak badirela... eta, batez ere, alua duen guztia ez dela haien kapritxoak asetzeko sortua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.