andoni egana
HITZ ETZANAK

Inpostore

2021eko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Pauline Clance doktoreak jarri zion izena, 1978an. Bere lanerako laguntzaile izan zuen Suzanne Imes irakaslea.Orduz geroztik dago detektatua inpostorearen sindromea.

Gerta daiteke, norbaitek arrakasta izan, eta behin eta berriz esatea bere buruari arrakastahorren arrazoia zor diola zoriari, une-toki jakinetan egokitu izanari, edo ingurukoek eman dioten laguntzari. Inpostorearen sindromepean dagoenak uste izaten du ez duela zinez merezi harrapatu duen lekua eta maila. Ez dagokiola. Badirela inguruan bera baino gaitasun handiagokoak berak adinako zorterik eta laguntzarik izan ez dutenak. Michelle Obamak jasan omen zuen sindrome hau garai jakin batean; Ellie Goulding kantariak edo Kate Winslet aktoreak ere bai...

Pauline, Suzanne, Michelle, Ellie, Kate... Emakumeak guztiak, izendatzaile zein izendatu. Orain, Saioa Alkaizak, Nafarroako bertsolari txapeldunak, aipatu berri du inpostorearen sindromeak jota egin duela orain arteko bertso ibilbidea. Ez da kasualitatea. Akaso, geure baitako begirada ez da beti kanpoko begiradaren parekoa. Duela hiru aste, finalerdiak burutu gabe zeudela, Saioa nik baino gertuagotik ezagutzen duen bertsolari batek esan zidan: «Saioak baino gehiago egiteko, asko egin behar dik!». Asko ez, izugarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.