andoni egana
HITZ ETZANAK

Urkamendikoak

2022ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Xabier Kaltzakortari entzun genion joan zen astean, urkamendiko bertsoei buruzko hitzaldi bat eskaintzen ari zela. Kontatzen ari zitzaigun, urkamendi ingurura nola herritar asko eta asko hurbiltzen zen. Esaterako, sei mila lagun bildu ziren Azpeitian, 1900. urtean, Jose Tejeria aiarra nola urkatzen zuten ikustera.

Bertso paperak barra-barra saltzen zituztela kontatu zigun. Eta aitek semeak eramaten zituztela—amak eta alabak etxean geratuko zirela pentsatzekoa da— gaizkilea nola urkatzen zuten ikustera, bizitzan okerreko bideren bat hartuz gero, eskarmentua zeinen bortitza izan zitekeen umetatik ikas zezaten. Erabateko isiltasuna sumatzen omen zen borreroak urkatuarekikoak egin artean. Eta orduan hots bat barreiatzen omen zen plazako jendearen artean, pla!, pla!, pla!, pla!... Ez zen errezo hotsa. Ez zen txalo hotsa ere. Zen aitek semeei ematen zizkieten kokotekoen soinua. Pla! umeak larruazalean senti zezan egiazko mina eta ez zezan inoiz tentaziorik izan galbidean sartzeko.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Osakidetzari dagokienez, duela bi urteko txalo hots haiek kokoteko soinu bihurtzen ari direla esango nuke. Herritarron kokotekoak, eta osasungintzako profesionalenak. Hori dakar erabakiak beti oso goitik behera hartzeak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.