andoni egana
HITZ ETZANAK

Jokoan

2020ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Jokoan aritzea gauza ederra da berez. Are ederragoa bizitzaren bi muturretan. Haurrak jokoan trebatzen du bere burua kontaduria lanetan. Balizko zenbakiak kontatzea baino kitzikagarriago zaio irabazitako garbantzuak zenbatzea. Kontatzen ikasten du haurrak jokoan, eta tranpatxoak egiten, edo ahalegintzen behintzat, gerora. Edadetuak ere asko gozatzen du jokoan. Eguna laburtzen denean, gauari tarte bat ohosteko modua izaten du askok kartena. Bizitzaren beste alor batzuetan memoria hutsarteak dituenak ere nekez ahaztuko du aldeko tanto bat kontatu gabe.

Egungo jendartean eskas sumatzen den belaunaldiartekotasuna jokoaren bidez zertzen zen lehen. Aita, edo ama, haurrekin aritzen zen kartetan; aitona-amonak bilobekin. Eta familia otorduen ostean konturatuko zinen nerabe bat, umeagoengandik urrundu eta helduen mahaira hurbiltzen zela, hango jokalarien gorabeherak ulertu nahirik. Handik piska batera Institutuan hasiko zen, eta zerbait ikasita joatea komeni zitzaion. Jokoan hizkuntza ere transmititzen zen. Nola oilartu. Nola erronka jo. Nola zorte txarra madarikatu. Nola zirikatu aurkaria...

Joko aretoek jokoak zekarrenaren kontrakoa dakarte hain juxtu: bakardadea, hizkuntzarik eza, egiazko garbantzuak galtzeko arriskua, itomena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.