andoni egana
HITZ ETZANAK

Bada

2020ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Propio saiatu naiz ez ezagutzen. Ez naiz bila aritu Interneten. Telebista-katea aldatzen nuen azalduko zela antzematen nionean. Irrati dialari eragiten nion bere hitzak zetozela sumatzen nuenean. Ez nuen bere berririk izan nahi, nenkienaz gain: ez itxura, ez ahots, ez adin, ez lehengo lanbide. Nire irudimenak moldatuko zituen, nahieran, haren iragana, izaera, pentsamendua...

Esnatu da gizonezkoa egun handian. Begiratu du hoteleko leihotik, eta ikusi ditu zaintza lanetan ari diren atariko bi poliziak. Badaki hotel barruan ere beste bi daudela eta laurak bizkartzain dituela helduko dela Kongresuraino. Horrexek baretzen dizkio, neurri batean, kirioak. Nekez bildu zuen loa bart. Sakelakoan jaso zituen milaka mezuetan denetik zegoen. Goxotik apenas, adorea txalotzen zion herrikideren bat ez bazen. Garratzetik asko, heriotza-mehatxuak tartean. Gosari orduan mizkin, oso garaiz abiatu da gorbata berdearen kibistari estutu bat emanda.

Nire eleberrirako, flashback bat derrigorrezkoa da hemen. Hirurogeiko hamarraldiaren bukaerara joko dut. Teruelgo herri txiki batean euli-giro da. Plastikozko soka berdexka bat luzatu dio amak eta ahuntzari lepo-jiran jartzeko agindu. Esana bete du, baina beti horrela ez lukeela bizi nahi pentsatzen hasia dago mutikoa...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.