andoni egana
HITZ ETZANAK

Dunak

2023ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Berripaper honen lehen orrian ikusi genituen atzo Zumaiako DBHko berrogei ikasle Aljerian, saharar errefuxiatuak bizi diren kanpalekuetan. Auserdeko wilayaren kanpoaldean dauden dunetan ageri dira argazkian, zortzi-hamar metroko diametroa duen korroan eserita. Hitz egin eta entzuteko modurik ederrena iruditu izan zait beti korroarena...

Pentsatzeko, ordea, badira bestelako moduak. Greziar peripatetikoez ari naiz. Sokratesen ikasle izan ziren haiek, lizeoko jardinetako arkupeetan, ibilian zebiltzala ikasten zuten. Ibilia lagungarri da behaketarako eta ideiak ekarri eta tolestatzen saiatzeko. (Bidenabar esanda, bertsolariok ere alde ederra genuke mikrofono-oinaren aurrean geldirik eta pentsatzen pasatzen ditugun segundoak, oholtzan batera eta bestera ibiliz emango bagenitu). Ez du edozein ibilik balio, ordea. Geldoa behar du, presarik gabea. Eta, horretan, adin batetik aurrerakoak eredu ona izan daitezke. Konturatu bazarete, asko dira kalean bi besoak ipurgainean antxumatuta ibiltzen direnak. Pausoa bizkortzeko beharrik ez denean, besoak alferrikako zintzilikario bi dira.

Nik, zumaiar gaztetxoak irudikatu ditut korrotik zutitu, eta binaka, hirunaka, launaka, pasieran eta gogoetan. Zertan den gure bizitza, zertan beste batzuena…
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.