Onintza Enbeita
BIRA

Fobiak

2023ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Batzuek pentsatzen dute emakume izateagatik bakarrik deitzen digutela bertsotarako, eta beste batzuek sinistu egiten dute euskaraz jakite hutsagatik gainditu daitezkeela zenbait oposizio. Lehen mediku onaren eta euskaldunaren artean aukeratzeko eskatu zigutenek, polizia onaren eta euskaldunaren artean aukeratzeko eskatzen digute orain. Ez dago erraz; izan ere, polizia onik ez dago. Galderaren erantzuna erraza delakoan-edo, beste tranpa bat asmatu dute: udaltzaingorako azterketetan eskatutako euskara maila baztertzailea izan da. Eskerrik asko, UGT, salaketa jarri, eta milaka herritarren eskubideak horrela zapaltzearren.

Nire galdera da ea nor den baztertzaileagoa: lurralde jakin bateko funtzionario publiko izateko bertako hizkuntza ofizialetako batean komunikatzeko gaitasuna eskatzen duena, ala hizkuntza horretan mintzo den komunitateari aurpegira barre egiten diona ez zaiolako hantxe bertan jartzen hizkuntza hori ikastea? Ze, garai batean zenaz bestera, egun ez da derrigorra dirua gastatzea euskara ikasteko, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak euskaraz eskolatzeko eskubiderik gabe utzi dituen auzoetako jendea ez da protestan ari dena. Protestan ari direnetako askok mila aukera izan dituzte euskara ikasteko, baina ez dute nahi. Fobia diote euskarari: fobia eta gorrotoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.