andoni egana
HITZ ETZANAK

Gazura

2023ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
1982ko Txapelketa Nagusia. Jon Lopategi eta Imanol Lazkano teman. Bata artzaina, eta bestea kaleko ke artean bizi zen langilea. Mendian topo egin eta elkarrizketan hasi ziren. Kalekoak, Lazkanok, mendiko bizimodua hobetsi zuen. Bere azken bertsoaren bukaera honakoa zen: «Hango esnerik onena baino, hobe da zure gazura». Euskaltzaindiak Jagon sailean argitaratu zituen txapelketa hartako bertsoak. Esaldia hala dator: «Hango esnerik onena baino, hobe da zuregaz ura».

Oker dago, baina ez dago gaizki. Badu bere logika. Konpainia onean ura ere ez da hain txarra. Gomiztegi artzain eskolak 25 urte bete dituela irakurtzean etorri zait gogora pasadizoa. Norbaitek sumatu zuen premia. Eskerrak! Zerbait eten da naturari buruzko ezagutza transmititzeko garaian. Izendatzen ere asmatzen ez badugu, nekez asmatuko dugu egiten. Mundua bizkor aldatzen da, eta berez transmititzen ez denari bultzada bat zor zaio.

Artzain eta eskola sintagma berean sumatzea harrigarri izango zen zenbaitentzat duela 25 urte. Kontu bitxiagoak badira. Biologia ikasketak amaiturik, hurbileko lagun batek artaldea jartzea erabaki du, hemendik urruti. Sosez urri, crowdfunding sistema erabili du. Niri ere heldu zitzaidan, borondate truk, ardi baten aitajaun bihur nendin aukera...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.